Cookie konfigurazioa

ElkarEkin proiektuaren baitan eskainitako Sukaldaritza ikastaroari amaiera eman zaio

2025-04-17
Enplegua

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murrizteko eta laneratze aukerak sustatzeko lanean jarraitzen dugu, bertako eragileekin elkarlanean. Ildo horretan kokatzen da “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez IV” proiektua, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei gizarteratze- eta laneratze-bide egokituak eskaintzea helburu duena. 

Proiektuaren baitan, 2025eko otsailean abian jarri zen Oinarrizko Sukaldaritza ikastaroa amaitu berri da. 100 orduko prestakuntza honek elikagaien manipulaziorako ziurtagiria lortzeko aukera eman die parte-hartzaileei, eta 20 orduko euskara-saio osagarriak ere eskaini dira. 

Ikastaroa Azpeitiko Elkargunean garatu da, eta bertan 15 pertsona (11 emakume eta 4 gizonezko) aritu dira ikasten eta gaitasun berriak eskuratzen. Parte-hartzaileen inplikazioa eta interesa nabarmena izan da, eta amaieran, haietako zenbaitek ostalaritza sektorean lan egiteko interesa agertu dute, prestakuntza prozesuan lortutako ezagutzak praktikan jarraitzeko asmoz. 

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, eta eskualdeko prestakuntza- eta gizarte-eragileekin elkarlanean gauzatu da, tokiko enplegagarritasuna hobetzeko helburuari eutsiz. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia