ElkarEkin

ElkarEkin

Zaurgarritasun egoerak bizi dituzten pertsonentzat prestakuntza eta enplegu prozesu berrien sustapena

Helburua: Urola Erdian gaur egun arrisku edota gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduekin prestakuntza eta enplegu prozesu berriak sustatzea da, pertsona hauen enplegagarritasuna hobetuz, eskualdearen gizarte kohesioa hobetzeko. Proiektua garatzeko enplegu eta gizarte inklusioan diharduten eskualdeko eragile desberdinen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko da politika publiko eraginkorrak hedatzeko eskualde bertan.

Diru laguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia

Iraupena: 2022/07/01-2024/12/31

HAZILAN

Unibertsitate edo LH Erdi Mailako ikasketak dituztenentzako laneratzeko laguntza. Taldeka edo banaka

Helburua:  Unibertsitate edo Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasketak dituztenei laneratzen laguntzea da. Saioak taldekakoak eta banakakoak dira.

Programan 3 fase bereizten dira:

  • AKTIBATU: Gaitasun Pertsonalak eta Profesionalak landu: motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana eta abar.
  • ZEHARKAKO PRESTAKUNTZA: Marka Pertsonala.
  • KOKATU: Praktikak enpresan benetako esperientzia eskuratzeko helburuarekin. Praktikak 200 orduko iraupena izango dute.

Diru Laguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia %45a eta %40 EGIF-etik.

Iraupena: Urtero edizio bat garatuko da.

PRESTATU

Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuen garapena kualifikazio-maila oso baxua duten pertsonekin

Helburua: Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak garatzea da, kualifikazio-maila oso baxua duten pertsonekin, laguntza integraleko zerbitzu baten bidez. 

Onuradunak:  

  • Kualifikazio-maila oso baxuko eta gizarte eta lan-premiak dituzten pertsonak ( prestakuntza teknikoa eta praktikak enpresetan).

Diru Laguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia %45a eta %40 EGIF-etik.

Iraupena: Urtero edizio bat garatuko da.

W IBILBIDEA

Lan baimenaren erregularizatzea aurretik administrazio-egoeran dauden migratzaileei zuzendutako programa

Helburua: Lan-baimena erregularizatu aurretik, aurretik administrazio-egoeran dauden migratzaileei zuzenduta.

Diru Laguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia %45a eta %40 EGIF-etik.

Iraupena: Urtero edizio bat garatuko da.

LEHEN AUKERA

Gazte kualifikatu langabetuak euskal enpresetan kontratatzeko dirulaguntza

Helburua: Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko dirulaguntza.

Gazte kualifikatuak kontratatzeko interesik baduzu jarri gurekin harremanetan 688 873 589 zenbakian (Sandra) eta lan eskaintza argitaratzen eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Diru Laguntza: Lanbide.

Iraupena: 2024/01/01 – 2024/10/30.

Jarri gurekin harremanetan

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia