Urola Erdiko 10 enpresa ordezkari desberdinek osatutako Enpresa Gunea berria abiarazi du Iraurgi Berritzenek, urriak 20an Azpeitia eta Azkoitiko udal ordezkariekin ospatutako topagunean.
Bere helburua, eskualdeko enpresa ordezkari desberdinen arteko elkarlan espazio bat izatea da, Iraurgi Berritzenek enpresa arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabaki eta kudeatzeko, eta, eskualdeko enpresen garapena sustatzeko.
Honen bitartez, enpresa ikuspegia, elkarlana eta lankidetza publiko pribatua indartzea nahi dira enpresen behar eta interesen araberako proiektuak garatzeko eskualdean, udalekin elkarlanean.
Iraurgi Berritzenetik 2017an eskualdeko enpresei zuzenduta enpresa arloan garatuko diren lan lerroak adostu dira bertan:
- Enpresentzat formakuntza praktikoa (proiektu eta esperientzietan oinarrituta);
- Enplegua eskualdean aktibatzeko ekintzak bultzatzea;
- Enpresa arteko lankidetza prozesuak;
- Traktore eta hornitzaile arteko elkarlana aktibitate ekonomikoa;
- Teknologi berrien sustapena enpresetan (Industria 4.0 eta 3DPrinting);
- Barnekintzailetasuna bideratu aktibitate berriak sustatzeko;
- Bitartekaritza zerbitzuak (diru laguntzak);
- Gestio ereduen hobekuntzarako ekimenak
Domusa; Odrinox; Sidenor; Ormola; Glual; Lan Mobel; Xubi; Kimu bat.; Berritek; Munibe Group.