Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko programaren baitan, bost proiektu berri aurkeztuko dira Iraurgi Berritzenen eskutik.
Programa honen helburu nagusia eskualde arloko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea da eta horrela, sustapen ekonomikoaren bidez, lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumenari lotuta kohesio handiago bat eratzen laguntzea.
Hiru lan ildo nagusietan kokatzen dira proiektuak:
1) Abantaila lehiakorren sustapena. Ildo honetan bi proiektu aurkeztuko dira:
a. Urola Erdiko balore kate, eta aukera nitxoen azterketa enpresekin sarean identifikatuz.
b. Urola Erdian Ekonomia Zirkularraren aukerak partekatu eta sustatuz.
2) Lankidetza inguruneak sustatzea, non helburu honekin enpresen arteko lankidetza eredu desberdinak sustatzera bideratuko dira beste bi proiektu:
a. Mekanizadore eta galdaragintza arteko elkarlana.
b. Urola Erdiko Balio Kateen arteko elkarlana.
3) Kalitatezko enplegua sustatzea. Eskualdean kalitatezko enplegua sustatzeko egitasmoak bultzatzeko bideratuko den proiektua:
a. Urola Erdian kalitatezko enplegua sustatzen jarraituz.
Proiektu guztien hauen exekuzioaren aurrekontua 117.791,75€ da.