“Datuen Analisia eta Erabakiak”. Enpresen arteko ikaskuntza kolektiborako espazioak

2025-03-31
Enpresa

Eskualdeko enpresetako 12 ekoizpen-arduradun bildu gara IKASIZ proiektuaren markoan. Esperientziak partekatzera, taldean ikastera eta konfiantzazko harremanak sortzera bideratutako espazioan.

Bertan, “Datuen analisia eta erabakiak gaiaren eremuan,  esperientziak partekatu dituzte enpresek, elkarrengandik eta elkarrekin ikasi, eta konfiantzazko harremanak sortzeko helburuarekin.  

Lan dinamika Ekintza Mekanizatuak enpresan ospatu dugu, gaiaren araberako beraien esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera ere izan dugularik, proiektuaren beste helburuetako bat hauxe izanik, enpresak maila operatiboan elkar ezagutzea baita ere. Eskerrik asko zuen etxeko ateak irekitzeagatik Ekintza Mekanizatuak.

Mondragon Unibertsitateko Argider Isasti Lazkanok dinamizatu du prozesua 

Jarraituko dugu antzerako espazioak sortzen… 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia