Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrezkoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko.
Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu ditu ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea ” eta “Enpresen Lankidetza eta Adimen Lehiakorra sustatzeko” programetara.
Pasa den astean Aldundiaren aldetik jasotako ebazpenaren arabera, Iraurgi Berritzenek , 200.000€ baino gehiagoko diru laguntza jaso du, ondorengo proiektu eta ekintza lerroak exekutatzeko:
- Enpresa Partaidetzaren Sustapena: partaidetza ereduen kulturaren difusioa, sensibilizazioa eta prozesu partehartzaileen ezarpenean laguntza enpresei (Enprestuz Proiektua).
- Urola Erdiko enpresa traktore eta hornitzaile arteko lankidetza eskualdeko aktibitate ekonomikoa areagotzeko: enpresa txikiei babesa erronka berrietarako egokitzapenean, osagarritasunak bideratzen, indarguneak sustatzen eta gaitasunak hobetzen merkatuen eskakizun desberdinei erantzuteko. ( Hornitu Proiektua).
- Enpresen Adimen Lehiakorra Sustatzen: Enpresek aukerak eta berrikuntza produktu eta merkatu egokietara zuzendu dezaten, enpresen adimen lehiakorra garatzeko sensibilizazio eta kapazitaziorako ekintzak. (Proyecto UrAdimentzen).
- Industria 4.0 Kontzeptuan oinarrituriko bezero hornitzaile harremana: Makina erramintaren sektoreko enpresetan ,IKT soluzioak eta sistema ziberfisikoen ezarpena bezero hornitzaileen harreman ereduen eraginkortasuna hobetzeko. (Proyecto Harremantzen 4.0).
- Enpresa arteko ekonomia zirkularraren sustapena: Eskualde desberdinetako enpresa arteko elkartruke eta sinergiak bideratu hondakinak (materialalak eta energetikoak) konpartitzeko balore kateko enpresa desberdinen lankidetza bitartez. Sinergia horiek, negozio berriak negozio sinbiosi industrialari loturiko negozio eredu berriak identifikatuko dituztelarik.(Sinbiosi Industriala Proiektua).
Beraz, 2016an Iraurgi Berritzenek enpresen berrikuntza eta dibersifikazioagatik apustu egiten jarraituko du, proiektuak sustatuz enpresa eremu eta ikuspegi desberdinetatik: Industria 4.0; Teknologia Garbiak; Adimen Lehiakorra; Gestio ereduak; Bezeroari orientazioa; prozesuen optimizazioa…