Eraikilan: eraikuntzako enpresetara begira

2022-12-01

Pasa den azaroaren 15ean eraikuntzako sektoreko enpresei bideratutako jardunaldia ospatu zen negozioen eskualdatzearen gaia ardatz hartuta, eta bertan, hainbat enpresek hartu zuten parte.

Jardunaldian, PKF Attest-eko adituak izan ziren eta emandako mezuen artean, behin eta berriz, garaiz planifikatzeko beharra azpimarratu zuten. Sektoreko ordezkari Arotzgi (Gipuzkoako arotzen elkartea) eta Instagi (Gipuzkoako instalatzaile eta mantentzaileen elkartea) ere bertaratu ziren eta hauek ere berretsi zuten, sektorean dagoen pertsonal eskasia eta errelebo eza, errentagarriak diren negozioetan.

Jardunaldi hau, Iraurgi Berritzenentzat abiapuntua izan da sektorera gerturatzeko. 2023ra begira, eraikuntzako enpresei bereziki gerturatzea nahi da, eta gerturapen hori, sektorearen egoera eta gabeziak identifikatzeko helburuz sortuko den galdetegi baten bidez egingo da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia