Erdi Mailako zikloetan interesa duten bailarako gazteak Izarraitz Lanbide Heziketa-ko eskaintza nahiz enpresa desberdinetako errealitateak ezagutzeko aukera izan dute IB Hezkuntza markoan

2022-05-16

Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 30 gazte inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Erdi Mailako Zikloen eskaintza ezagutu asmoz.

Helburua, Izarraitz Lanbide Heziketak Erdi Mailako zikloetan duen prestakuntza-eskaintza ezagutzea izan da batetik. Bestetik, berriz, ikasleen intereseko zikloen arabera, eskualdeko eragile sozioekonomiko baten errealitatea ezagutzeko aukera eskaintzea.

Izarraitzek eskaintzen dituen ziklo desberdinen baitan, bakoitzak izan dezakeen irteera profesionala ezagutzeko aukera izan dute enpresa desberdinetara egindako bisiten bidez.

“Mekanizazioa” zikloko interesatuek Alberdi, Talleres Arrieta eta Ekintza Mekanizatuak enpresak bisitatu dituzte. “Arotzeria eta Altzarigintza” eta “Instalazioa eta Altzari Hornikuntza” zikoetan interesatuak, aldiz, Astigarraga Kit Line enpresan izan dira, eta “Menpekotasun Egoeran dauden pertsonen Arreta” zikloko interesatuek ILHn bertan egin dute dinamika.

Gerolan proiektuak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimenaren helburu nagusia ikastetxeetako orientazio plana indartzea da, eta, horretarako, hainbat lan ildo lehenesten dira.

{myFlickr}photoset_id=72177720298985405{/myFlickr}

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia