Karbono Funtsaren aurkezpena lurraldeko enpresei

02-02-2024
Empresa

Naturklimak, Gipuzkoako Eskualde Garapeneko Agentziek eta Gipuzkoa Merkatariak Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsa aurkezteko jardunaldi bat antolatu dute enpresa-erakundeei zuzenduta, Gipuzkoan lurralde erresilienteagoa eta klima-aldaketaren fenomenora egokituagoa ahalbidetuko duten proiektuak bultzatzeko eta garatzeko tresna gisa.

Gipuzkoak klima-aldaketaren aurkako borroka estrategia du, eta estrategia horren helburuen artean dago 2050ean klima-neutraltasuna bermatzea eta ekonomiaren deskarbonizazioa lortzea. Gipuzkoako borondatezko karbono-funtsa berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta konpentsatzeko borondatezko tresna gisa sortu da.

Jardunaldi hau Otsailaren 15ean izango da, goizeko 09:00etatik 10:30etara bitartean formatu birtualean.

Egitarauari dagokionez, Jasangarritasuneko Foru Diputatua eta Naturklimako lehendakaria den Jose Ignacio Asensiok ongietorria eman ondoren, karbono-aztarnarekin lotutako prozedura eta alderdiak azalduko dituzte Naturklimako ordezkariek. Ondoren Suministros Eléctricos Gabyl eta Ondarreta enpresetako kasu praktikoak aurkeztuko dira, enpresa hauetako zuzendarien eskutik. Segidan zalantza eta galderak argitzeko tarte bat izango da eta 10:30etan emango zaio amaiera jardunaldi birtual honi.

Interesa izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, info@naturklima.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia