Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Madrilen ospatzen da Urtarrilak 28 eta otsailak 1 bitartean. Turismo Azoka honek, 165 herrialdetako 9.107 enpresa eta erakunderen parte hartzea izan du horretarako prestatu diren 56.000 metro karratuetan.
Gure eskualdeak presentzia eta proiekzio nabarmena izan du Fitur azokan. Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea Eneko Etxeberria buru duen delegazio bat Madrilera joan da gure turismo espirituala, naturakoa, kulturala, enogastronomikoa… eremu zabala aurkeztera. Izan ere, turismoa ekonomia sustatzeko tresna garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Honela, gure herriko eta eskualdeko ateak bisitariei zabalduz, ekonomia dinamizatu nahi da, egun bizi dugun egoera zailari itzulia eman asmoz.
Fitur azokan presentzia izan duten eskaintza turistikoak honako hauek dira:
- Inaziotar Bidea: Euskadiko eskaintza turistikoaren ardatz nagusietako bat 2015. urtean.
- Euskadi Gastronomika. Enogastronomiako atala eta Euskadi Gastronomika markaren babesean, Urola Erdiko Enogastronomiako Produktu kluba aurkeztu da, honen bidez, eskualdeko 10 enpresen eskaintza eta Urola Gustagarri bezelako ekimenak sustatu ahal izan direlarik.
- Euskadiko Bide berdeak–Urola. Natur Turismoaren mostradorean, parke naturala eta geoparkearekin batera, Euskadiko Bide Berdeak publikazio berria sustatu da, bertan Azpeitia-Zumarraga Urolako Bide Berdeak bere lekua izan duelarik.
- Txoko propioa Gipuzkoa barnealdeko mostradorean. Urtero moduan, Gipuzkoako lurraldeak bere mostradorea izan du, eta gainontzeko eskualdeekin batera gure eskualdeko eskaintza turistikoak bere lekua izan du, goian aipatu diren atalez gain. Hala nola, museoak (Trenaren Museoa, Ekainberri, Lili), espazio eta baliabide naturalak, alojamendu eta jatetxeak e.a.