Eskualdeko 29 establezimendu aktibatu dira azken 4 hilabeteetan

2019-11-14

Gipuzkoako Bazkundearekin aktibatu den harremanaren baitan, 3 programa desberdinetan 29 establezimendu aktibatu dira. Berrikuntza Diagnostikoen programaren barne, 15 establezimendua ari dira parte hartzen.

EusCommerce programaren baitan, 4 establezimenduri egin zaie Teknologia berrien inguruko diagnosia eta azkenik, Berriz Enpresa programaren baitan, 10 establezimenduetara egin da gerturaketa programa honen berri emateko.

Lanketa honen oinarrian, Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea, Zestoan, zestoako merkatari elkartea eta Iraurgi Berritzen arteko elkarlana daude. Elkarrekin, Urola Erdiko merkataritza mahai teknikoa osatzen dute, eta beraien xedea da eskualdeko merkataritza sustatzea eta establezimenduen biziraupena bermatzea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia