“ZTIM Urola Erdian 2020/21” ekimenak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan garatu da. 2020/21 ikasturtean, eskualdeko 5 ikastetxe, 10 irakasle, arlo ezberdinetako 8 profesional eta DBH eta Batxiler mailako 250 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan zehar.
Ekimena, 2016/17 ikasturtean jarri zen abian eta bere helburu nagusia, zientzia eta teknologia proiektuen garapenaren bitartez, eskualdeko gaztetxoen artean zientzia eta teknologia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea izan da.
Proiektuaren garapenean zehar, irakasleek zientzia eta teknologia arloan proiektuen garapenerako prestakuntza eta tutorizazioa jaso dute Elhuyarren eskutik. Era berean, proiektuen garapenean zehar, ikasle eta arlo ezberdinetako profesionalen arteko harremanak sustatzeko ahaleginak egin dira. Hainbat profesionalek hartu du parte prozesuan zehar eta ikasleek oro har profesionalekin izandako harremanaren balorazio oso positiboa egin dute.
Jarrain aurkezten den gidak, eskualdeko ikastetxeek zientzia eta teknologia arloan landu dituzten proiektuak laburbiltzen ditu. Landu diren proiektuen nondik norakoak irakurtzeaz gain, ikasleek egindako lanketak ikusi ahal dira bertan.