Abian da eskualdeko eragileak (enpresa, osasuna, merkataritza, turismoa, lehen sektorea, enplegua…) eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.
5 ikastetxeetako 12 irakasleekin (proiektu taldeak) egitasmoa egokitu eta amankomunean garatuko duten prozesua adostu da.
Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honela, hainbat helburu bete nahi dira.
- Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea
- Prozesuan zehar ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, iniziatiba, komunikazio gaitasuna, konpetentzia digitala…) garatzen joatea
- Bailarako eragile desberdinetako eragileekin zuzeneko harremana izatea
- Eta irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera izatea
Oro har, proiektua, otsaila eta ekaina bitartean landuko da eta eskualdeko 5 ikastetxe, 60 eragile eta 250 ikasle inguruk hartuko dute parte.