Gaur, martxoak 9, Iraurgi Berritzenen Hezkuntza markoan egituratzen den Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 50 ikasle inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketak dituen Goi Mailako Zikloen eskaintza gertutik ezagutu ahal izan dute dituzten interes zehatzen arabera.
Era berean, zikloei lotutako eragile sozioekonomiko baten errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute bisita zehatzen bidez.
- ABELUR KOOP. aholkularitzan izan dira “Administrazio eta Finantzak” zikloko ikasketetan interesa azaldu duten ikasleak.
- ELKARMEDIA enpresan “Plataforma anitzeko aplikazioaren garapena” zikloan azaldu dutenak.
- IBARMIA GROUP enpresan “Mekatronika Industrialean” zein “Fabrikazio Mekaniko Produkzioaren Programazioan” azaldu dutenak.
- “Gizarteratzea” zikloan interesatuek berriz, GAUTENA Elkartea bisitatu dute.
Oso positiboki baloratu da dinamika prozesuan parte aktibo diren eragile ordezkarien aldetik. 5 ikastetxeetako ikasle zein orientatzaileak, Izarraitz Lanbide Hezikleta eta enpresetako ordezkariak.