IZAN EKINTZAILE! hezkuntzako proiektuak, ikasleek ekintzaile gaitasunen inguruan hausnartzeaz gain, eskualdeko ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du helburu.
Hori dela eta, pasaden otsailak 25ean, HOBETUZ ortopediako Jon Garate eta ELIKAGUNE-ko Xabi eta Ioritz izan ziren batxilergoko ikasleei beren esperientziak elkarbanatzen.
Hiru ekintzailek, egindako ibilbidearen eta beharrezko gaitasunen inguruan hitz egin zuten. Jon Garatek, beharraren identifikazioaz eta uneoro egokitu beharraren inguruan eman zigun solasaldia. Aldiz, Elikagunekoek elkarlanaren garrantziaz hitz egin zuten. Saioa bukatzeko, ikasleek ekintzaileen gaitasunekin loturiko dinamika bat egin zuten. Ikus bideoa.
IZAN EKINTZAILE! Eskualdeko ikastetxe ezberdinek lantzen duten proiektua da eta 3 helburu nagusi ditu:
- Ikasleek ekintzaile desberdinen bizipenak gertutuk ezagutu eta beharrezko gaitasunen inguruan hausnartzea.
- Irakasleei irakaskuntza metodologia ezberdinak aplikatzen laguntzea.
- Eskualdean ekintzailetza jarduerari ikusgarritasuna eman eta hauen jarduera gizarteratzea