Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean, eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta, jardunaldi bat antolatu du ondorengo gaiaren inguruan: Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan.
Jardunaldi hau Maiatzak 11, ostegunean ospatuko da, presentzialki, Azpeitiko Basazabal Jauregian, 10:00etatik 13:10era, eta gai honetan interesa duten enpresetako ordezkariei zuzentzen da: jabetza, CEO-zuzendaritza orokorra-gerentzia; berrikuntza; garapen korporatiboko edo negozio berrietako zuzendaritza; produkzio zuzendaritza.
Ekonomia Zirkularraren ostegunetan -Ekosteguna- kokatzen den ekitaldi honen helburua da altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetako hogei bat ETEk garatutako proiektuen emaitzak partekatzea Iraurgi Berritzen, Siderex eta AVEQ-Kimika buru direla.
Enpresa interesatuak ondorengo izen emateko inprimakiaren bitartez inskribatu daitezke edo bbeobide@iraurgiberritzen.eus emailera idatziz.
Deskargatu egitaraua.
Jardunaldi hau, Iraurgi Berritzenen 2023ko Ikasiz Programaren baitan kokatzen da, eskualdeko enpresetako ordezkariek osatutako Enpresa Gunearen baitan jasotako proposamenekin definitutakoa hain zuzen. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.