Pasa den ostegunean, irailak 21, Iraurgi Berritzenek lan saio bat burutu zuen, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: “Minbiziaren aurka Urola Erdian”.
Lan saioa hau eskualdeko enpresa industrialetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu zen, eta helburu nagusia Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen IN COMPANY jarduerak eta Urola Erdiko enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak ezagutaraztea izan zen. Horretarako, bertan izan ziren Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko ordezkariak.
Lan saio hau Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan kokatzen da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.