Gaur asteartea, Abenduak 13, Iraurgi Berritzenek aurtengo 7. lan saioa burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Pertsona atzerritarren kontratazioarako oinarrizko legedia.
Lan saio honek Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan du jatorria. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.
Jardunaldiaren helburua, atzerritarren kontratazioari dagokionez, atzerritartasunaren esparru juridikoari buruzko hurbilketa eta ezagutza ahalbidetzeko oinarrizko tresnak eskualdeko enpresa arduradunei eskaintzea izan da.
Horretarako BILTZEN -Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko adituak izan dira bertan. Partehartzaileek atzerritartasunari buruzko marko juridikoa ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, oinarrizko kontzeptuak, atzerritarren eskubide eta betebeharrak, lan egoitza eta baimenak, baimenen berritzea edo Aholku Sarea – Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarearen inguruko hainbat xehetasun. Enpresek beraien zalantza zein galderak argitzeko ere izan dute tarte bat.
Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEKIN Lanean Estrategiari erantzuna ematen dion ekintza bat da, hain zuzen, enplegu inklusiboa sustatzea helburu duen Urola Erdia ElkarEkin Eraginez III – UE3 proiektuari.