Webinar berria ospatu da eskualdeko enpresekin, Sozietate Zuzenbidearen eremuan administratzaileek dituzten betebehar eta erantzunkizunei buruz

2024-07-04
Enpresa

2024ko Ikasiz programaren barruan, Uztailaren 4an ospatu da eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo laugarren jardunaldia “Enpresa Administratzaile/kudeatzaile naizen aldetik, zein betebehar eta erantzukizun ditut?” lelopean. Bertan eskualdeko hainbat enpresek hartu dute parte. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

Jardunaldiaren helburua honako galdera hauei erantzutea izan da:

  • Zein organo ditu nire sozietateak, eta zein eskumen eta erantzukizun ditu bakoitzak?
  • Administratzaile/kudeatzaile naizen aldetik, zein betebehar eta erantzukizun ditut? Zer egin dezaket kargu horretan dudan jarduna legez babesteko?
  • Gaurko jardunaldian LKS Next Legal Aholkularitzako adituek gidatuta, Sozietate zuzenbidean sozietateen organo sozialak arautzeari dagokionez ezartzen diren kontzeptu orokorrak ezagutu dituzte partehartzaileek. Horrez gain, administratzaileek eta zuzendariek kapital sozietateetan dituzten legezko betebeharrei eta erantzukizunei buruzko kontzeptu orokorrak ere ezagutu dituzte. Gainera, administratzaileak eta zuzendariak babesteko ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzeko aukera ere izan dute jardunaldiko parte hartzaileek.

    Urrira bitartean beste bi jardunaldi antolatu dira, eta hauetan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute.

    • Irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara, online: Ingurumen lege egoera.
    • Urriaren 10ean, 16:00etatik 17:00etara, aurrez aurre: Atzerritartasuna.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia