Iraurgi Berritzenek, eta Txekalde Aholkularitzarekin elkarlanean, pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, gaur osteguna, martxoak 16, plangintzaren barnean sartzen den laugarren jardunaldia egin da Azpeitiko Basazabal jauregian.
Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan lantzea aurreikusitako gaietatik laugarrena aztertzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten eskualdeko enpresetako ordezkariek: Energia-Kostuak, hain zuzen.
Besteak beste, honako alderdiak aztertu dira:
- Merkatu librea vs finkoa.
- Salbuespen iberiarra.
- Etorkizunerako joerak, aurreikuspenak.
- Kontsulta-orriak.
- Negoziaziorako adierazle partikularrak, KPIak.
Honetaz gain, gai honen inguruko zalantza edo kontsultak denen artean eztabaidatu eta aztertzeko aukera ere izan dute.
Proiektu hau, Eskualdeko Energia Mahaiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailetik jasotako dirulaguntzari esker finantzatu da.