Eskualdeko enpresek prozesu produktiboak, energia kontsumoen banaketa eta aurrezteko ahalmena hizpide

2023-01-26

Iraurgi Berritzenek, Txekalde Aholkularitzarekin elkarlanean, eta pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, gaur, osteguna, urtarrilak 26, plangintzaren barnean sartzen den hirugarren jardunaldia egin da Azpeitiko Basazabal jauregian.

Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan lantzea aurreikusitako gaietatik hirugarrena aztertzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten eskualdeko enpresetako ordezkariek: prozesu produktiboak, energia kontsumoen banaketa eta aurrezteko ahalmena, hain zuzen. 

Enpresa bakoitzeko ekipo kontsumitzaileen inbentariotik abiatuta enpresaren kontsumoa optimiza dezaketen alderdiak ere aztertu dira:

  • Produkzioaren antolaketa, egutegia eta ordutegiak.
  • Abiatze eta geldialdi planifikatuak.
  • Kontsumoa erregulatzeko ekipoak maiztasun-aldagailu gisa…

Honetaz gain, gai honen inguruko zalantza edo kontsultak denen artean eztabaidatu eta aztertzeko aukera ere izan dute.

Proiektu hau, Eskualdeko Energia Mahaiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailetik jasotako dirulaguntzari esker finantzatu da.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia