ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan eta eskualdeko IT profilei zuzenduta adostutako plangintzari dagokionez, gaur, Azaroak 22, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da lan saioa.
Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak.
Gaurko saioa, “Cloud kudeaketa eta autentifikazio-faktore bikoitza zibersegurtasun arloan” izenburupean izan da. Partehartzaileek, ZIUR-eko adituen eskutik, Cloud kudeaketak zibersegurtasunari dagokionez eskaintzen dituen abantailak, desabantailak eta enpresaren cloud estrategia definitzeko oinarrizko jarraibideak ezagutu dituzte. Bestalde, autentifikazio-faktore bikoitzaren abantailak eta soluzio posibleak ezagutzeko aukera ere izan dute. Lan saioan zehar, eztabaida eta esperientzien elkartrukerako tartea ere izan da.
Datozen hilabeteetan ondorengo lan saioak ospatzea aurreikusten da:
- 2023ko Otsailak 9: “Krisiaren kudeaketa: Nola jokatu zibersegurtasun arloan intzidentzia baten aurrean?”.
- 2023ko Maiatzak 11: “Zibersegurtasun arloko ziurtagiriak eta gaur egun gehien erabiltzen diren araudiak”
Lan saio hauen bidez, zibersegurtasun arloan egon daitezken joera teknologikoen berri emateaz gain, eskualdeko enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatzea lortu nahi da.