Eskualdeko enpresetako ordezkariek osatzen duten Enpresa Guneak 2023ko ekintza planeko lan lerro eta proiektuak lehenetsi ditu

2023-03-02

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, Martxoaren 2an Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko lehen lan bilera, gaur egun Gune hau osatzen duten eskualdeko 12 enpresetako ordezkarien parte hartzearekin.

Bileraren lehen zatian testuinguru ekonomikoaren inguruan hausnartu dute, 2023rako dituzten aurreikuspenak, merkatuaren joerak, bezeroak, hornitzaileak, edota momentu honetan dituzten kezka, aukera zein lehentasunezko gaien inguruan.

Ondoren, Urola Erdia 2022-2027 Hausnarketa Prozesuaren Ekintza plana eta jarraipena izan dituzte hizpide,

Jarraian eskualdeko enpresekin 2022an landu diren proiektu eta zerbitzuen inguruko datuak aurkeztu dira, helburu horrekin egin den ikusentzunezkoaren bitartez.

Bukatzeko 2023ra begira eskualdeko enpresekin landuko diren lan lerro zein proiektuak lehenetsi dituzte:

  • Enpresa Gunearen kudeaketa eta dinamizazioarekin jarraituko da eta Gunea bera indartzeko plana garatzea aurreikusten da.
  • Enpresen Lehiakortasuna sustatuko da kapazitazioaren bitartez, aurrez enpresek proposatutako gaiak landuz.
    • Adituekin sentsibilizazio jardunaldiak Ikasiz Programaren baitan.
    • Enpresen perfilen araberako lan taldeekin kapazitazio saio ezberdinak Ikasiz Lan Taldeak proiektuan.
    • Formakuntza metodologia bitartez ekintzetara bideratutako proiektu pilotuen garapena enpresaren eremu ezberdinetan. 2023an IkasEkin proiektuaren baitan, enpresen eraldaketa digitala, energía berriztagarriak, pertsonen talentuaren kudekataren eraldaketa eta enpresen berrikuntzari dagokionez, Hazinnova Programaren baitan, antolakuntza, marketing eta merkaturatzearen inguruko proiektu pilotoak sustatuko dira eskualdeko enpresetan.
  • Diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua eskainiko da enpresei hauen difusioa eginez eta kudeaketarako bitartekaritza eskainiz.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia