Abian da urteroko konpromezuari helduz, eskualdeko eragileak (enpresa, Osasuna, merkataritza, turismoa, lehen sektorea, enplegua…) eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.
5 ikastetxeetako 12 irakasleekin (proiektu taldeak) egitasmoa dseinatu eta amankomunean garatuko duten prozesua adostu da.
Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honako helburuak bete nahi dira:
- Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea.
- Prozesuan zehar ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, iniziatiba, komunikazio gaitasuna, konpetentzia digitala…) garatzen joatea.
- Bailarako eragile desberdinetako eragileekin zuzeneko harremana izatea.
- Proiektua Irakaskuntza metodologia berritzeileen bitartez garatzea.
Oro har, proiektua, otsail eta ekaina bitartean landuko da eta eskualdeko 5 ikastetxe, 50 eragile eta 200 ikasletik gora hartuko dute parte.