“ZTIM Urola Erdian 2020/21” proiektuak, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasle ezberdinekin elkarlanean garatzen da. Helburua, zientzia eta teknologia proiektuen garapenaren bitartez, eskualdeko ikasleengan zientzia eta teknologiari lotutako gaitasun eta zaletasunak lantzen jarraitzea da.
Helburua bete dadin, aurrez, ikastetxe ezberdinetako irakasleei, Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, proiektuen gidaritzarako oinarri metodologikoak nahiz praktika onak eskaini zaizkie Martxoak 2 eta 16an online egin diren lan saioen bitartez.
Behin prestakuntza lan saioak ospatuta, ikastetxe bakoitzak datozen asteetan zientzia nahiz teknologia arloetan, proiektu ezberdinak garatuko dituzte. Proiektuen garapenean zehar, irakasleek Iraurgi Berritzen eta Elhuyar-eko aholkularien laguntza izango dute. Era berean, proiektuen garapenean zehar, ikasleek ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingenieritza eta Matematika) arloko profesional ezberdinekin harremanak izan ahalko dituzte, “IB Harremanak” egitasmoaren baitan.
Ekimena, DBH eta batxiler mailako ikasleekin aplikatzen da eta eskualdeko 5 ikastetxeek hartzen dute bertan parte. Aurten, Covid-19 osasun krisia tarteko iazko ikasturtea salbuespen, 4. urtez jarraian garatuko da proiektua.