Eskualdeko ikastetxeek ikasleengan Zientzia eta Teknologia gaitasunak eta bizipenak sustatzeko lan lerroak adostu dituzte

2022-11-23

Azaroak 23, asteazkena, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak bildu dira “ZIMAT Urola Erdian” (Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea eta Teknologia) proiektua planifikatu eta hobekuntzak adosteko.

Proiektua, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunak nahiz bizipenak sustatzea du xede. Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko laguntza eskaini nahi zaie.

2022-23 ikasturtera begira, hainbat mugarri adostu dira lan taldean. Besteak beste, proiektuen gidaritzan prestakuntza, ZIMAT arloko profesionalekin harremanak edota ikasturtean zehar landutako proiektuak sozializatzeko “Urola Erdiko Zientzia eta Teknologogia Azoka”-ren antolaketa.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia