Eskualdeko ikastetxeek Izan ekintzaile! proiektuaren nondik norakoak partekatu eta balorazioa egin dute

2022-05-30

Ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea helburu duen Izan ekintzaile! proiektuan parte hartu zuten eskualdeko hiru ikastetxeetako irakasleek ikasturtean landutakoa partekatu eta ekimenaren balorazioa eginez itxi zuten aurtengo ikasturtea. Bertan, saioan parte hartu zuten ikasle zein irakasleen ekarpenak jaso ziren eta hurrengo urtera begirako hobekuntzak identifikatu zituzten irakasleek.

2021-2022 ikasturteako datuei erreparatuz gero, 3 ikastetxetan 16 lan saio ezberdin garatu dira DBH4 eta Batxiler 2 mailetan. Lan saio hauetan, eskualdeko 6 ekintzaile errealek hartu dute parte eta guztira, 120 ikasle ingururi bideratu dira. Oro har, ikasle nahiz irakasleek ekimenaren balorazio oso positiboa egin dute.

Izan ekintzaile! Hezkuntza proiektuak ikasleei eskualdeko errealitate soziekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatzea lortu nahi du. Era berean, proiektuak eskualdeko ekintzaile errealen esperientzia ezagutu eta hauekin harremanak izateko aukera eskaintzen die ikasleei.

Hurrengo ikasturte hasieran, berriro bilduko da irakasleen lan taldea proiektuaren nondik norakoak adostu eta balorazio saioan jasotako hobekuntzak martxan jartzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia