Gaur, Azaroak 23, osteguna, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak bildu dira “ZIMAT Urola Erdian” (Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea eta Teknologia) proiektuaren baitan ikasturteko ekintzak planifikatu eta hobekuntzak adosteko.
Proiektua, 2017/2018 ikasturteaz geroztik dago abian, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunak nahiz bizipenak sustatzea du xede. Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko laguntza eskaini nahi zaie.
2023-24 ikasturtera begira, hainbat mugarri adostu dira lan taldean. Besteak beste, esperientzien elkartrukera bideratutako saioak, ZIMAT arloko profesionalekin harremanak edota ikasturtean zehar landutako proiektuak sozializatzeko “Urola Erdiko Zientzia eta Teknologogia Azoka”-ren antolaketa.