Eskualdeko hainbat industria enpresa txikitako arduradunek, gaur, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, “Industria enpresa txikietan zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokien dekalogoa” izan dute hizpide.
Bertan, partehartzileek, Gipuzkoako industria-inguruneko mehatxuen, eta enpresa txikietan hartzen ari diren neurrien inguruko azalpenak jaso dituzte ZIUR -Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-ko adituen eskutik. Honetaz gain, epe laburrean, beren zibersegurtasun heldutasuna hobetzeko hartu beharreko oinarrizko neurrien inguruko azalpenak ere jaso dituzte.
Lan saio honen helburua, oinarrizko gomendio batzuk eta inbertsioak egiterakoan kontuan hartu beharreko funtzesko kontzeptuak azaltzea izan da. Bestalde, bertaratu diren enpresetako ordezkariek tarte bat izan dute gaiaren inguruan eztabaidatu eta beren esperientziak eta ohiko arazoak partekatzeko ere.
Iraurgi Berritzen ZIUR ekin elkarlanean, eskualdeko enpresa desberdinen beharrei erantzuna emanez, hainbat lan saio eta proiektu ari da antolatzen eta garatzen.