Pasa den ostegunean, apirilak 11, Ikasiz programaren baitan aurtengo bigarren jardunaldi informatiboa ospatu zen, UGGASA, Urola Garaiako Garapenerako Agentzia eta Goieki, Goierriko Garapen Agentziarekin lankidetzan. Online formatoan ospatu zen, eta landutako gaia ondorengoa izan zen: IndustrIA, Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako eta Industria Enpresei zuzendutako programa.
Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea arrakastarako faktore kritiko berria bihurtu da gero eta lehiakorragoa, aldakorragoa eta globalagoa den testuinguru batean errentagarri izaten jarraitu nahi duten industria-enpresentzat.
Hori horrela izanik, ekitaldi honen helburua Adimen Artifizial Sortzailearen baitan brainandcode.tech, DigiTalentu eta ADI Revolution-en eskutik martxan jarri duten programaren bigarren edizioaren nondik norakoen berri ematea izan zen.
Bertan, Adimen Artifizial Sortzailea zer den, nondik gatozen, nora goazen, non gauden edota nora goazen ikusi ahal izan zuten Urola Erdia, Urola Garaia eta Goierriko enpresa partehartzaileek. Ondoren IndustrIA programa aurkeztu zen, zergatik sortu den, zein den formakuntza metodologia eta irakasleen profila. Eta bukaeran, partehartzaileek tarte bat izan zituzten galderak argitzeko.
Programaren inguruko xehetasunak ondorengo estekan: (https://industria.digitalentu.com /).
Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sensibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..) , enpresengandik jasotako proposamenen arabera.