Eskualdeko IT Arduradunen Lan Taldeak zibersegurtasun arloan Phishing-aren egungo arriskuei nola aurre egin landu du

2023-12-15

Abenduak 15 ostiralean, Azpeitiko Basazabal jauregian, ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-rekin lankidetzan, “Erabiltzaileen sentsibilizazioa: Nola aurre egin Spear Phishing -ari enpresan” saioa ospatu da. Saioa, industria enpresetako IT (Informazio Teknologiak) arduradunei bideratu da eta bertan parte hartu dute eskualdeko 9 arduradunek.

Hasieran, Enpresa bakoitzeko IT arduradunekin elkarlanean identifikatutako beharretatik, interesetatik eta lehentasunetatik abiatuta, 2023-2024 ko plangintza azaldu da, lankidetzan landuko diren gai eta ekintzen berri emanez.

Ondoren, ZIUR-eko adituen eskutik Phishing-aren egungo arriskuak eta horiei aurre egiteko funtsezko alderdiak azaldu dira, tipología eta eraso-estrategiak, irismena, dauden arriskuak, barne estrategiak eta abar.

Ildo honetan, guzti hau enpresa bakoitzean praktikara eramateko eta erabiltzaileen sentsibilizazioa bultzatzeko, prestakuntza eta phishing kanpaina baten simulazioa doako tresna baten bidez egin da.

Lan saio hauen bidez, zibersegurtasun arloan egon daitezken joera teknologikoen berri  emateaz gain, eskualdeko enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatzea  lortu nahi da. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia