UEskuartzen egitasmoaren baitan, eskualdeko merkatari eta negozio txikiek egungo egoeraren aurrean duten erronketako bat, digitalizazioa izanik, otsailean hasiera eman zitzaion 5 tailerreko kapazitazio ziklo bati.
Azken tailerra, ekainaren 24an amaitu da. Esan daiteke, tailer guztiak izan direla interesgarriak eta lehendabiziko tailerreko ikuspegi orokorretik hasi eta erabilera askoko erreminta eta aplikazioak ikusi eta erabili dira.
Partehartzaileak balorazio oso positiboa egin dute eta izan dira merkatari eta negozio bat baino gehiago, tailer guztietan parte hartu dutenak, beraien konpromezua eta gaiarekiko interesa erakutsiz.
Tailerrak, hiru herrietan banatuta ospatu dira (Azkoitia-Intxausti, Azpeitia-Basazabal, Zestoa-Alondero) eta lehendabiziko aldiz, partehartzaileek aukera izan dute, online zein presentzialki parte hartzeko, teknologiari esker.
Bigarren seihilekoari begira, negozioen berformulaketako prestakuntza diseinatzen ari dira Ekintzailetza arloko teknikariak, eta hemen ere aukera izango dute parte hartzeko eskualdeko merkatari, negozio txiki eta ekintzaileek.