Eskualdeko orientatzaileek datozen hilabeteetan lankidetzan landuko dituzten ekintzak adostu dituzte

2023-01-18

Gaur, urtarrilak 17, ”Gerolan” proiektuaren jarraipen bilera egin da eskualdeko 5 ikastetxetako orientatzaileen lan taldearekin.

Lan bileran, batetik, azken hilabeteetan batxiler 2 mailako ikasleei bideratuta egin diren hausnarketa saioen ebaluazioa egin da. Saio hauetan ikasleak dira protagonista eta euren etorkizunaren inguruan hausnartzeko baliabideak eskaintzea da helburua. Era berean, lan saio hauen bidez, alor ezberdinetan ikasleek izan ditzazketen zalantzak argitu nahi izan dira.

Bestetik, behin ikasleen interes eta beharrak identifikatuta, datozen hilabeteetan eskualdeko ikastetxeek lankidetzan antolatuko dituzten ekintzen plangintza izan da hizpide. Lan taldeak, datozen hilabeteetan DBH 4 eta Batxiler 2 mailako ikasleei bideratuta hainbat orientazio ekintza burutzea aurreikusten da eta hauen nondik norakoak adostu dira taldean.

Proiektu honek ikasleen orientazio prozesua indartzea du xede, eta ikasturtean zehar gauzatzen diren ekintzak ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean adosten dira.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia