Eskualdeko orientatzaileen lan taldeak 2023/24 ikasturtean lankidetzan landuko dituen ekintzak zehaztu ditu

2023-09-21

Gaur, irailak 21, osteguna, Hezkuntza Arloko teknikariak eskualdeko 5 ikastetxeetako Orientatzaileekin bildu dira, GEROLAN-ORIENTAZIOA proiektuaren baitan. Proiektu honek ikasleen orientazio akademikoa eta profesionala indartzea du xede eta ikasturtean zehar gauzatzen diren ekintzak ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean adosten dira.

Ikasturte berrira begira, ikastetxeen orientazio planak indartzen jarraitzeko ekintzak zehaztu dira, eta baita aurreko ikasturtean identifikatutako hobekuntza-lerro nagusiak adostu ere. Prozesua hobetzen jarraitu asmoz, honako neurriak zehaztu dira: proiektuaren datak aurreratzea, laguntza-material berria sortzea, eta ikastetxeetako profil ezberdinen parte-hartzea areagotzea, besteak beste.

Proiektuaren lehen fasea urrian bertan jarriko da abian, eta ondorengo hilabeteetan joango dira garatzen gainontzeko urratsak ere. Horien artean daude hausnarketa saioak ikasleekin, beren interesen identifikazioa, edo bisiten antolaketa eskualdeko eragileetara. Aurreko ikasturtean bezalaxe, GEROLAN egitasmoa Batxiler 2.mailan zein DBH4n landuko da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia