Eskualdeko Plan Estrategikoaren jarraipena egin dute eragile desberdinek elkarrekin

2023-11-22

Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikoko zereginetako bati erantzunez, pasa den martxoan Iraurgi Berritzeneko Sare Kontseilua eratu ostean, gaur, Azaroak 22 bildu da bigarren aldiz, Azpeitiko Basazabal Jauregian, elkarrekin eskualdearen eraldaketa sozioekonomikoa sustatzeko helburuz sortutako gune estrategikoa, 7 lan eremu desberdinetako ordezkari publiko zein pribatuek osatua hain zuzen (enpresa, enplegua, ekintzailetza, hezkuntza, merkataritza, turismoa eta tokiko garapena).

Bileraren lehen zatian, Hausnarketa Estrategikotik adostutako Ekintza Planaren jarraipena egin da, bertako ekintzen egoeraren berri emanez.

 Ondoren, 4 proiektu hauen egoera aurkeztu da:

  • Ekintzailetza-industria: Eskualdeko balio kate estrategikoetan oinarrituz negozio ideia berrien identifikazioa ahalbideratuko duen ekimena.
  • Eskualdearen Posizionamendua: Eskualde erakargarria bihurtzeko helburuz lantzen ari den proiektua.
  • Talentua: Eskualde mailan talentua lantzeko abian jarritako ekimena, eragile desberdinekin elkarlanean (enpresak, ikastetxeak, erakundeak, enplegua eta beste eragile batzuk).
  • Turismoa: Eskualde ikuspegitik, turismo eragileek dituzten behar amankomunei erantzuteko abian jarri den Turismo Gunearen partehartzaileak, helburuak, dinamika zehaztu dira.

Bukatzeko, urtarrilean eskualdeko eragile ezberdinak bilduko dituen Topaketak izeneko ekitaldia ospatuko denez, ekitaldiaren gai zerrenda adostu da ordezkari guztien artean. Bertan, 2022-2027 epealdirako zehaztu den ekintza planaren exekuzio maila azaltzeaz gain, eskualdeak dituen behar berrien inguruko hausnarketarako topagune gisa erabiliko da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia