Eskualdeko Zientzia eta Teknologia irakasleak ikasturtean landutako proeiktuak partekatzen

2022-05-24

Maiatzak 20 ostiralean, eskualdeko 5 ikastetxeetako zientzia eta teknologia arloetako irakasleak bildu ziren, “STEAM Urola Erdian 2021/22” proiektuaren baitan. Lan bileran, ikasturtean zehar landutako proiektuak partekatzeaz gain ikasturte amaieran ospatuko den azokaren xehetasunak adostu ziren.

Proiektuak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasle ezberdinekin elkarlanean garatzen da. Helburua, zientzia eta teknologia proiektuen garapenaren bitartez, eskualdeko ikasleengan zientzia eta teknologiari lotutako gaitasun eta zaletasunak lantzea da.

Eskualdeko ikastetxeek zientzia nahiz teknologia arloetan proiektu ezberdinak landu dituzte DBH eta Batxiler mailako ikasleekin. Proiektuen garapenean Iraurgi Berritzen zein Elhuyar-eko teknikarien laguntza jaso dute, eta era berean, ikasleek STEAM (Science, Technology, Engineering eta Mathematics) profesional ezberdinekin harremanak izan dituzte.

Ikasturtean zehar landu den prozesuari Ekainaren 15ean Azpeitiko Plazan emango zaio amaiera “Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka” ekimenaren bidez. Covid-19 osasun krisia tarteko, eta bi urteko geldiunearen ostean, azokan ikastetxe ezberdinetako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak aurkeztu eta gizarteratuko dituzte.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia