Establezimendu turistikoei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio jardunaldiak

2019-06-26

Urola Erdiko 11 establezimendu turistikok hartu dute parte Ekainak 18 Intsausti Jauregian, eta Ekainak 20 Basazabal Jauregian burutu diren turismo sentzibilizazio jardunaldietan.

Jardunaldi hauen xedea eskualdeko eskaintza turistikoaren gaineko informazio zehatza partekatzea izan da eragile turistiko hauekin honako helburu hauek lortzera bidean:

  • Eskualdeko jarduera turistikoari buruz sentzibilizatu.
  • Preskriptore eta lankidetza sarea sortu.

Parte hartu zuten eragileen aldetik balorazio positiboa jaso zuten bi jardunaldiok, eta lankidetza sare hau indartzeko bidean etorkizunean antzeko ekintzak antolatzeko egokitasuna nabarmendu zen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia