Euronet 50/50 Programa aurrera doa eskualdeko ikastetxeetan

2023-04-26

Euronet 50/50, eskoletan energia aurrezteko proiektua aurrera doa. Iraurgi Berritzen eta Energiaren Mahaiak sustatuko programa honetako aurtengo parte-hartzaileak, Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo ikastetxeak dira eta ikasleak lehen hezkuntzako 5-6 mailetakoak eta bigarren hezkuntzako 3. mailetakoak. Horietatik sortu dituzte Talde energetikoak.

Aurreko saioan egindako Ibilaldi energetikoaren ondoren eta bildutako datuak oinarritzat hartuz, “Gure ohitura energetikoen SEMAFOROA” egin zitzaion ikastetxe partaide bakoitzari norberaren ohiturak hobetze aldera. Semaforo hau, ikastetxeetako gune ikusgarrietan dago eta hiruhileko bakoitzaren amaieran hausnarketa bat egiten ari dira ikasleek hobekuntzen bila.

Bigarren saioan, aurkezpen interaktibo eta parte-hartzaile baten bidez, energiaren gaia sakondu dute: energia iturriak, berriztagarriak eta ez-berriztagarriak, dituzten abantailak eta desabantailak, energia erabiltzeak dakarren ondorioak… Azkenik, arazoari aurre egiteko hainbat konponbideen inguruan hausnartu zuten.

Denon artean ingurumenaren alde eginez, herri jasangarriago bat eraikitzearen beharraz aritu dira. Hori diote Garapen Jasangarriko Helburuek eta horietako bat energiarekin guztiz lotuta doa.

Aurrera doaz lanketarekin. Oraingoan, ikastetxe bakoitzeko Talde energetikoa da beraien ikaskideei orain arte egindakoari buruzko informazioa helarazten ari dena. Transmisioa errazteko, ikastetxe bakoitzak bere web gunea du eta bertan ari dira zintzilikatzen emandako urratsak, buletinak datuekin, argazkiak, material didaktikoa eta abar.

Modu didaktiko eta dibertigarrian jarraituko dute lanketarekin, hirugarren saioaren bidez, programa honetarako sortutako baliabide berriak irakasleen eskura jarriko direlarik.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru laguntzari esker finantzatu da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia