Euskadi Turismo arloko 9 enpresa Euskadiko Turismo Etikaren erregistroan sartu dira

2022-05-24

Maiatzak 23an Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan den ekitaldian jaso dute egindako lanaren aitortza Euskadiko beste 520 enpresekin batera.

Iraurgi Berritzen-ek koordinatzen ditu Urola Erdiako turismo enpresen artean Basquetour Turismoaren Euskal Agentziatik bideratzen diren Lehiakortasun-eko programa desberdinak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetourren bitartez, eraldaketa jasangarri eta arduratsua egin du euskal turismo-lehiakortasunaren gainean, eta eredu bakar batean sartu ditu orain arte banaka landutako konpromiso-tresnak, Euskadi Turismo Kode Etikoan hain zuzen.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapena da, 2030 Agendan ezarritzako Garapen Jasanagarrirako 17 helburuetan oinarrituta.

Honako 9 enpresa hauek izan dira kode Etikoaren irizpideak bere eguneroko jardunean txertatu dituztenak: Goxo Goxo Landetxea, Abaraxka Azkoitia Hostel, Larramendi Torrea Hotela, Aranburu Landetxea, Gurean Zerbitzu Turistikoak, Burnibidearen Euskal Museoa, Ekainberri, Lili Jauregia eta Iraurgi Berritzen (Eskualdeko Turismo Bulegoa).

{myFlickr}photoset_id=72177720299286062{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia