Eusko Jaurlaritzak “Lehen Aukera” Programaren deialdia ireki du

2014-09-22

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak: 30 urte baino gutxiago izatea, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan.

Ekimen hau 2014-2016 Enplegu Planaren baitan kokatzen da, helburua “ikasle bizitzatik, bizitza profesionalera igarotzean dauden eta krisiak gogor aztindu duen gizartearen zati bati laguntzea da” hain zuzen ere gazteei.

Gazte euskaldunei lehen lan aukera honetan laguntzeko, bost miloi jarri dira abian enpresa pribatuentzat, ondasun-erkidego eta sozietate zibilentzat. eta baita ekimen honetara atxikitzen diren asosiazio eta fundazioentzat. Dirua, gutxienez sei hilabeteko epealdian, autonomía erkidegoan dauden lantokietako kontratuak finantziatzera zuzenduko da.

Kontratuek 2014ko azaroak 21a baino lehen hasi beharko dute eta enpresen hobaria, kontratatutako pertsonak jasotako hileroko soldata gordinaren arabera finkatuko da, eta 2.450 euro eta 3.620 euro bitartekoa izango da.

Diru-laguntzen zenbatekoak gutxienez sei hilabeteko iraupena duten eta lanaldi osokoak diren kontratuetara bideratuko dira.

Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, lanaldiaren %70 baino gutxiagokoa ezingo du izan, eta diru-laguntzen zenbatekoetara egokituko da.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan 943 02 60 69 telefonoan edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia