Garapenen Batzar Nagusian parte hartu du Iraurgi Berritzenek

2024-12-16
Tokiko Garapena

Garapenek 2025. urterako bere kudeaketa-plana eta aurrekontua onartu ditu Batzar Nagusian, Ermuan. Bertan, Garapenek elkarlaneko gobernantza ereduaren aldeko apustua berretsi du eta hainbat proiektu garatuko dituela aurreikusi du, agentzien erronka komunei erantzuteko: 

  • EnpleGU proiektua, bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboen gizarteratze-ibilbideak sustatzeko. 
  • Adimen artifiziala enplegu- eta ekintzailetza-zerbitzuetan integratzea. 
  • Euskara enpresetan lehiakortasun-faktore gisa aitortzea. 
  • Kultura- eta sormen-industriak sustatzea. 

Batzarraren ondoren, hainbat adituren ekarpenak nabarmendu dira: 

  • Asier Aranbarri (Eusko Jaurlaritza): “Gobernantza-eredu egokirik gabe ezin da 2030 Agendaz hitz egin”. 
  • Fernando Sierra (Euskalit): GIHak erakundeen kudeaketan txertatzeko esparrua azaldu zuen. 
  • Alfonso Gurpegui (Eusko Jaurlaritza): Enpleguaren Euskal Legearen garapenean egindako aurrerapenak aurkeztu zituen. 
  • Txerra Molinuevo (EUDEL): Tokiko eragileen eta erakundeen arteko lankidetza defendatu zuen, Euskadiko garapen sozial eta ekonomikoa sustatzeko. 

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak tokiko ekonomia indartzeko lanean jarraitzen du, 34 garapen-agentzien bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan. 

  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia