Gazte langabeak enpresetan kontratatzeko laguntza abian da. Lehen Aukera Programa

2025-01-07
Enplegua

Eskaerak aurkezteko epea irekita dago 2025eko urriak 31 arte. 

 

Programaren helburua beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea da. 

Programan bitartez kontratatuko diren pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.  
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. 
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea. 
  • Langabezian egotea kontratua egiterakoan. 
  • Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea: 
    • Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura, Master – Bolonia Plana, Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa eta Gradu Unibertsitarioa – Bolonia Plana. 
    • Lanbide Heziketako goi edo erdi mailako zikloak. 
    • Profesionaltasun ziurtagiriak. 
  • Titulazioarekin loturiko enpleguan 6 hilabete baino gutxiagoko esperientzia izatea.
  • Kontratatutako gazteek Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute. 

Laguntza eskaintzen dugu eskaintza zabaltzeko eta kudeatzeko eta eskaera egiteko beharrezkoak diren dokumentuak prestatzeko. 

Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 688 873 589 zenbakira eta Sandragatik galdetu. 

Programaren informazioa gehiagorako, ondorengo esteka kontsulta dezakezu. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia