Eskaerak aurkezteko epea irekita 2023ko Urriak 31 arte.
Programaren helburua beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea da.
Programan bitartez kontratatuko diren pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Langabezian egotea kontratua egiterakoan.
- Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea:
- Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza edota Arkitektura.
- Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa edota Arkitektura teknikoa.
- Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
- Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
- Profesionaltasun-ziurtagiria
- Titulazioarekin lotutako enpleguan 6 hilabete baino gehiagoko lan-esperientzia izatea.
- Kontratatutako gazteek Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute.
Laguntza eskaintzen dugu eskaintza zabaltzeko eta kudeatzeko eta eskaera egiteko beharrezkoak diren dokumentuak prestatzeko.
Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 688 873 589 zenbakira eta Sandragatik galdetu.
Programaren informazioa gehiagorako, ondorengo Link-a kontsulta dezakezu.