GEROLAN proiektuaren balorazio oso positiboa, 5 ikastetxeetako orientatzaileekin Maiatzak 25ean egindako ebaluazio bileran

2023-05-25

Proiektuak Iraurgi Berritzen-ek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin batera garatzen da.
Helburua ikastetxeetako orientazio planak elkarrekin aberastu eta indartzea da.

Prozesuan zehar, ikasgeletan orientazio akademiko nahiz profesionalari dagokion hausnarketa aktibatu eta interesen arabera eskualdeko eragile sozioekonomiko desberdinekin harremanak estutu dira ikasleekin egindako hainbat bisiten bidez.

19 hausnarketa saio 5 ikastetxeetako ikasgela desberdinetan, 328 ikasle ingururengan inpaktua eta Izarratz Lanbide Heziketa zein eskualdeko eragiletara interes zehatzen araberako 16 bisita baino gehiago.

Proiektuko emaitzen inguruko bideoa jarraian: 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia