Gizarteratzeko Goi Mailako Zikloko ikasleekin solasean

2021-10-26

20 lagun inguruko taldea, adin guztietakoak, izaera guztietakoak baina denak gizartearekiko sentsibilitate bereziko pertsonak. Urriak 22, ostiralean Izarraitz LH-ra gerturatu ziren Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza eta Enplegu arlotik.

Teknikarien eskutik helarazi nahi izan zitzaien, batetik, enpresa bat sortzerako orduan zein elementu diren gakoak eta bestetik, enpleguratzeko zer aukera dituzten.

Lehendabiziko zatian, enpresa bat sortzerako orduan kontuan izan beharreko elementuen inguruan aritu ziren, besteak beste, ideiaren garrantziaz, merkatuari entzuteaz eta tramite burokratikoak ez direla negozio bat bideragarria egin duten gakoaz enpresa egitasmo batean.

Bigarren zatian, eta kontuan izanik berehalakoan lan merkatuan izango direla, zein motatako enpresak dauden gizarteratze arloan lan egiten dutenak ikuskatu zituzten eta ondorioz, aukera bilakatu ikasleentzat. Ikasleek beraien kezka erakutsi zuten lan merkatuak izan ditzakeen zailtasunetaz, baina Iraurgi Berritzeneko teknikariek hauek animatu zituzten adieraziz ziur izango dituztela aukerak.

Beti bezala oso atsegina izan zen beraiekin aritzea eta berriro bueltatzekotan geratu ziren, ideia berriekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia