Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere 60 Beka Global Training eskainiko dituela (laugarren urtea da jada) jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.
Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.
Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/
Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:
- CVa ingelesez
- Motibazio gutuna
- Argazkia karnet tamainan
- Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da)
- Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943 85 11 00 telefonoan edo alaranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.