Global Training Bekak 2021

2021-06-15

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak,Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute.

Programa hau SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

Baldintzak parte hartzeko:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean, 31 urte bete gabe izatea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.

Bekaren zenbatekoa hilean 1.500 € da.

La inscripción se realizará a través de la web: http://www.becasglobaltraining.eus.

Izena emateko epea: Ekainak 14tik Uztailak 16ra.

Informazio gehiagorako, deitu 688 873 589 telefonora eta Sandragatik galdetu.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia