Hazilan Programako 1. Aktibatu fasea amaitu da

2022-10-19

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Hazilan programa irailaren 19an jarri zen martxan eskualdeko 15 partehartzailerekin.

Hazilan programa bi fase ezberdinetan garatzen da eta irailetik urrira “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Bi hilabete hauetan zehar, taldeak aukera izan du ondorengo prestakuntza jasotzeko: lana bilatzeko lan orientazioa, denboraren kudeaketa, gatazken konponbidea eta abar. Lehenengo fase hau amaitu ondoren, parte-hartzaileek 200 orduko lan-praktikak egiteko aukera izango dute inguruko enpresetan.

Hazilan programaren helburua da enplegagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 12 partehartzaileetatik, 9 lanean daude. Programari esker egindako praktiken ondoren, 4 pertsonek enpresan bertan kontratua lortu zuten. Hazilan Express programan, berriz, 22 pertsonek hartu zuten parte eta hauetatik 16k proiektua amaitu ondoren lana lortu dute edo prestakuntza jasotzen ari dira.

Programari buruzko informazio gehiagorako www.hazilan.eus web orrian sartuz edota 688 873 589 telefonoan Sandra Fernandez-engatik galdetuz eskura dezakezu.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia