Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, ekainaren 27an jarri zen martxan Hazilan programaren 4. edizioa 10 partehartzailerekin. Horietatik, birek lana topatu dute bitarte honetan.
Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da. Ekainetik hona “Aktibatu” deritzana gauzatu dute eta orain eskualdeko enpresetan 200 orduko lan-praktikak egiten hastea tokatzen zaie.
Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 17 partehartzaileetatik, 14 lanean daude.
Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Programaren informazio gehiagorako www.hazilan.eus web orrian sartuz edota Iraurgi Berritzeneko 943851100 telefonoan Sandra Fernandez-engatik galdetuz.