Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an Hazilan programaren 9. edizioa jarriko da martxan.
Hazilan programan fase ezberdinetan garatzen da:
- “Aktibatu” fasea. Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira.
- Prestakuntza transbersala: Informatika, Gatazken ebazpena, motibazioa eta abar.
- Otsailaren 1etik aurrera, 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean.
Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).